Aranon kirolak eta bertsoek egingo diote gaupasari bide

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 25a, 02:00

Festetako egun haundiak gaur eta bihar izango dira Ara­non. Eta gaur Santio Egu­na i­zan­da, Diana eta mezarekin ha­siko da jai eguna. Egu­er­diko 12:30etan betiko pelota parti­du­­a jokatuko da Ara­no eta Goi­zuetako afizionatuen artean.

Herri kirolak eta bertsoak
Arratsaldeko 18:00etan Ipa­rral­deko jokuekin herri kirolak e­gin­go dira. Bestalde, Na­za­bal eta Arrospide aizkoran lehiatuko dira. Ondoren, ber­tsola­rien txanda izango da. Afal­tzeko or­duan, 22:00­etan, ohiko oilasko jatea izan­­go da San Ro­ke elkartean eta ondoren, Ku­pe­la taldearekin dan­tzaldia goizaldera arte. Tarte­an herriko festen al­deko rifak zozketatuko dira. Goi­zaldean ba­ratxu­ri zopa izan­go da. Sekulako tortilak atzo Atzo 18:00etan hasi ziren jaiak eta ordutik izan zen zer­taz gozatu. Plazan feria egin zen eta bertako produktuen eta es­kulanen erakusketa egin zen. Patata tortila lehiaketa ere bai eta sekulako tortilak egin zituzten. Baina ez zen jaki bakarra izan, basurdea ere nahi adina baitzegoen. Eta guztia bultzatzeko sagardoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!