Ekintzaz beteta dator jaieguna Astigarragara

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 25a, 02:00

santio eguna eta larunbata izanda, egitarau ederra prestatu dute gaurko egunerako Astigarragan. Goizeko 07:00­e­tan aulki jokoa egingo da dultzaineroek alaituta, Foru plazan. Irabazleak saria izango du eta ez nolanahikoa, bi lagunentzat otordua. Ordu garai horretan esna ibiliko diren gehienak gaupasa egin­­dakoak izango dira ziurrenik eta gosaltzeko aukera ere izango dute txokolate-jana egingo baita. 09:30etan, aldiz, txistularien diana.

Kirolerako tartea ere bai
Kirola egin nahi duenarentzat izango da aukera. 10:00­etan Iker Ruizen oroimenezko saskibaloi txapelketa hasiko da. Ordu bete beranduago txirrindularitza txa­pelketa eta 11:30etan, Xa­ke txapelketa. Eguerdian, 13:00­etan, bazkal­tzeko ordua iritsi aurretik, Los Pasai txa­rangarekin girotuko da herria. Arratsaldean ez da atsedenik izango. 16:00­etan goitibehera txapelketa antolatu dute. Hori bai, parte hartzeko izena aurrez eman be­har da. 18:00­etan dantza-erakustaldia izan­­­go da eta be­ran­duxeago bertso desafioa. Haurrentzat zenzen puzgarrien entzierroa egingo da eta ilunabarrean, Niño Cos­tri­niren umorezko zirku ikus­kizuna.

Musika eta dantza
Gaueko 22:30etatik aurrera musikaren txanda izango da herriko gune ezberdinetan. J. Barandiaran plazan, Abiba diskoteka izango da eta txosna gunean Trifulka eta Itzia­rren semea. 23:30etan Larra­in-­dantza herrikoia egingo da Foru plazatik abiatuta.

Atzo indarrak hartzen
Atzo, asteburuari aurre egiteko martxa eta indarra har­tu zituzten herritarrek. Baz­karia egin zen txosna gunean eta gazte ugari bildu zen. Hau­rrek egunean zehar puzgarriak izan zituzten eta arra­tsaldean apar-jaia. Iluna­barrean palaz, pilotaz eta futbolaz gozatu zuten bertaratutakoek. Berandura arte jarraitu zuen giroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!