Abuztuaren lehenengo astean bi eguneko ikastaroa izango da Zein soinu dute eskulturek? izenekoa, 8-12 urteko umeentzat. Helburua da umeek Chillidak erabilitako materialak ezagutzea, ondoren musika tresnak egitea eta musika sortzea. Bi txandatan izango da ikastaroa: hilaren 4 eta 5ean eta 6 eta 7an. 10:30etatik 13:30etara izango da. Izena eman behar da eta parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!