Musika eta eskulturaz gozatzen ikasteko tailerra antolatu dute Chillida Leku museoan. Umeekin tratatzen ohituak dauden Donostiako Orfeoiko adituek ematen dute eta musika tresna bereziak erabiltzen dituzte tailerretan; horregatik ez da prezisoa solfeoa edo musika jakitea. Ikastaroa 4 urtetik gorako umeentzat da (bi heldu joan daitezke ume bakoitzeko), doanekoa da (museoko sarrera ordaindu behar da) eta ez da izena eman behar, bertara joatearekin nahikoa da. Orain arte hiru saio eman dituzte eta azkena bihar izango da. 11:00etatik 12:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!