aurten, bi urteko etenaren ondoren, berriz itzuliko dira jazzaldiaren barruan egindako kontzertuak Chillida Leku museora. Igandean, eguerdiko 13:00etan, Aril Andersen Trio jazz taldea izango da Chillida Lekun.
‘Aril Andersen Trio’
Aril Andersen Trio taldea Eskandinabiatik dator eta han eredu izan da jazzaren munduan; baxujolea europako jazz musikari onenatzat jo zuten joan den urtean.
Museoa ikusteko aukera
Kontzertua museoko sarreraren barruan dago, beraz, 8.5 euro ordaindu behar dira, sarrerak normalean balio duena. Antolatzaileen esanetan, igandean gainera, kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Informazioa nahi izanez gero, zenbaki honetara deitu daiteke: 943 336 006.
Eskultura eta musika
Chillida Leku museoa saiatzen da urtero eskultura eta beste disziplinaren bat uztartzen eta aurten musikaren urtea da. Horregatik, kontzertu bereziak antolatzen ari dira. Azken bi asteetan funk musika jotzen duten bi talde izan dira museoan, aire librean jotzen, Acido C eta Makulu Ken taldea.