PATXI APEZETXEA - Txistulari hernaniarra: «Aranoko martxa den edo ez herriak esango du»

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 24a, 02:00

Aita aranoarra duen txistulariak, azken urteetan, Arano izeneko martxa bat egitea zuen buruan. Iaz sortu zuen doinua. Dena den, berak dio, Arano izena badu ere, herriak erabakiko duela bertako martxa bihurtuko den ala ez. Urdaburu menditik Ara-nori begira konposatu zuen musika eta gero Xabier Legarretari hitzak idazteko eskatu zion. Hasiera batean, bera hasi zen lan horretan, baina aproposagoa iruditu zi­tzaion herriko batek egitea. Hala, aranoarra eta bertsolaria izanik, Xabierrengana jo zuen. Azken emaitzarekin gustura geratu ziren, baina Arano aipatzen duen estribillo bat gehitzea erabaki zuten. San Roke egunean aurkeztuko dute azken bertsioa. Herrian harrera nahiko ona izan dela eta gustatu zaiela uste du. Beraiek erabakiko omen dute «kajoian ahaztuta geratuko den edo denboran iraungo duen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!