Aranon prest dira Santio jaiei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 24a, 02:00

Suziria 18:00etan abiatuko da udaletxeko balkoitik. Jaiei harrera ona emateko, herri poteoa izango da jarraian eta igandera arte ez dira festak bukatuko. Gaur 18:30etan, feria izango da herriko plazan. Herriko eskulangileen produktuak eta bestelakoak ikusi ahalko dira. Gainera, IV. Patata Tortilla Lehiaketan pintxo bat jateko aukera ere izango da. Gaueko 22:00etan XXVI. Mus Txapel­keta azkarra ospatuko da.

Santio eguna kirolez blai
Goizeko 10:00etan dianak joko du eta ordubete beranduago, meza izango da. Eguerdiko 12:30etan berriz, betiko pilota partida jokatuko da Arano eta Goizuetako zaletuen artean: Zabala eta Legarreta aranoarrak, Zaba­leta eta Apezetxea goizuetarren aurka. Arratsaldean ere, kirola izango da nagusi. 18:00etan herri kirolak ospatzeko Iparraldeko jokuak izango dira. Ondoren, Nazabal eta Arrospide aizkolariak arituko dira. Bertsolaritza ere, ez da faltako. Afaltzeko, ohiko oilasko jatea egingo da San Roke elkartean. Gorputza pixka bat mugitzeko eta gaua girotzeko, Kupela taldeak musika jarriko du. Bestalde, herriko festen aldeko rifaren bat erosi duenak bertara hurbildu beharko du zozketan bere zenbakia atera den jakiteko. Goizaldera, bara­txuri zopa banatuko da gosez dabilenarentzat.

Festetako azken eguna Igandean amaituko dira
Santio festak, Santa Ana egunarekin. Jubilatu eta umeen eguna izango da. Aurreko egunean bezala, 10:00etan diana eta 11:00etan meza izango da. Kontsejun hamaiketakoa hartu ondoren, 12:00etan gazteen pilota partiduak jokatuko dira. Noble eta Arrizabalaga arituko dira Manterola eta Hernanirekin lehian. Jubilatuen eguna izanda, 14:00etan Kontsejun jubilatuek bazkaria izango dute. Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsotan arituko dira eta Jexuxen jazbana ere bertan izango da. Haurrek ere izango dute zertaz gozatu euren egunean, 15:30etan, puzgarriak eta jolasak izango dituzte plazan. Merienda moduan, txokolatea banatuko dute 18:30etan. Arratsaldeari amaiera emat­eko, Arno ganadutegiko animalien show-a ikusteko aukera izango da. Santioak behar bezala agurtzeko, 20:30etan parri-llada egingo da. Musikarik ez da faltako, Oskar Estanga-rekin dantzatzeko aukera izango baita. Aranon, hurrengo ospa- kizuna San Roke egunean izango da.

Uztailak 24
18:00 Jaien hasierako suziria botako da udaletxeko balkoitik.
Ondoren:  herri poteoua.
18:30 Periya herriko plazan:
   * Herriko IV. Patata Tortilla Lehiaketa.
   * Herriko produktuak gozatzeko aukera: gazta, sagardoa...
   *Herriko eskulangileen lanen
erakusketa.
22:00 XXVI. Mus Txapelketa azkarra.

Uztailak 25
10:00 Diana.
11:00 Meza.
12:30 Betiko pilota partidua Arano eta Goizuetako afizionatuen artean:
*Arano: Zabala-Legarreta.
*Goizueta: Zabaleta-Apezetxea.
18:00 Herri kirolak: Iparraldeko jokuak.
Ondoren:
 *Aizkolariak: Nazabal eta Arrospide.
 *Bertsolariak: Julio Soto, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Xabier Legarreta.
22:00 Ohiko oilasko jatea San Roke elkartean.
Ondoren: Kupela taldearen dantzaldia eta herriko festen aldeko rifen zozketa.
Goizaldera: Baratxuri zopa.

Uztailak 26
10:00 Diana.
11:00 Meza.
Ondoren: Hamaiketakoa Kontsejun.
12:00 Gazteen pilota partiduak:
*Noble-Agirrezabalaga/ Manterola-Hernani
*Lopez-Elorza/ Lujanbio-Murgiondo
14:00 Jubilatuen bazkaria Kontsejun Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsolariekin eta Jexuxen Jazbanarekin.
15:30etatik aurrera umeentzako puzgarriak eta jokuak plazan.
18:30 Txokolatada.
19:00 Arno ganadutegiko animalien show-a.
20:30 Parrillada.
Ondoren: Oskar Estangarekin dantzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!