Ojuelek, Telletxea bikotekidearekin, Sub 22ko finala irabazi zuen Errenteriako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 24a, 02:00

Paul Ojuelek, Telletxea bikotekidearekin batera, Errenteriako pelota txapelketa finala jokatu zuen Elezkano eta Diez bizkaitarren kontra. Finala Sub 22 mailakoa izan zen eta gipuzkoarrak 22-21 nagusitu ziren. Oso partidu berdindua izan zen, luzea eta gogorra. Pelotari hernaniarrak partidu ikusgarria jokatu zuen, eta partiduko pelotari onena izendatu zuten. Behatzeko ebakuntzaren ondoren, Ojuelek irabazten duen aurreneko txapela izan da. Bestalde, Ioritz Arrieta hernaniarra jubenil mailako finala jokatzekoa zen, txapelketa berean, baina ezin izan zuen, egun horretan sukarrarekin esnatu baitzen. Hernaniko 4 1/2ko txapelketari dagokionez, ondorengoak izan dira final laurdenetako emaitzak: Noble 18/Hernani7; Altuna 18/Etxenike 15, Lujanbio1 8/Arizkorreta 8, Altuna 18/Manterola 3; Lujanbio 22/Etxenike 18; Lopez 22/Artola 9; Elorza 22/Urkizu 8; Setien 22/Murgiondo 17; Irastorza 22/Aizpitarte 18; Lizeaga 22/Otaegi 12; Bilbao 22/Sanchez 12; Gorrotxategi 22/Alvarez 17; eta Esnal 22/Grajal 15.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!