Egundoko arrakasta Esne Beltzak Japonian

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 24a, 02:00

esne Beltza talde hernaniarra Japoniako kontzertutan murgilduta dabil. Herenegun esaterako Tokyo hiriko Marz aretoan jo zuten, jendez lepo zegoen aretoan. Atzo berriz, Fujirock festibalean jo zuten, Japoniako garrantzitsuenetakoan, eta gaur beste bi emanaldi izango dituzte. Fujirock festibaleko antolatzaileen esanetan, kontzertuetara, eguneko, 50.000 pertsonatik gora joaten dira
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!