gaur hasiko dira Santio festak Astigarragan, eta ez nolanahi, hiru txupinazo botako baitituzte. Lehendabizikoa, Txupinazo Txikia, goizeko 12:00etan, umeentzako berezia, udaletxeko balkoitik botea. Bestea, haundia, arratsaldeko 19:00etan izango da, hau ere udaletxeko balkoitik botea, jaiei hasiera ofiziala emango diena. Eta azkeneko txupinazoa, arratsaldeko 20:30etan izango da, txozna gunean. Konturatzeko moduan izango dira astigarragatarrak.
Umeen eguna
Gaur zalantzarik gabe umeen eguna izango da Astigarragan. Txupinazoa botata gero, egun osoan gelditu gabe aritzeko aukera izango dute, bateko jolasak, besteko bazkaria, eta besteko pailazoak direla.
Txupinazoa 19:00etan
Festetako txupinazoa arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko balkoitik. Aurretik pregoia irakurriko dute txalaparta doinuez lagunduta.
Baten bat despistatuta baldin badabil, txupinazoa entzuteko azkeneko aukera txozna gunean izango du, han 20:30etan botako baitute.
Gauean dantzaldia izango da Barandiran plazan Bisai, Skakeitan eta Obrim Pas Valentziatik etorritako ska taldearekin.
Igandera arte, Santa Ana
egun haundira arte, atsedenik gabe ibiliko dira herritarrak.
GAUR ASTIGARRAGAN
12:00etan, Txupinazo Txikia, udaletxeko balkoitik.
12:15etan, Kalejira, musika eskolako trikitilari eta panderojoleekin, plazatik abiatuta.
13:00etan, haurrentzako
jolasak, Foru Plazan.
14:00etan, umeentzako bazkaria, Foru Plazan.
17:00etan, Artuello di Popolo pailazoaren Allegre Divertimento, Foru Plazan.
18:00etan, Txokolate jatea
Foru Plazan.
19:00etan, Txupinazoa Txirriskla elkarteko txistularien eskutik, udaletxeko balkoitik.
19:15etan, Erraldoi eta buruhaundien kalejira.
20:30etan, Txosna guneko
txupinazoa.
23:00etan, Kontzertuak: Bisai, Skakeitan eta Obrins Pas taldeak. Barandiaran plazan.