Hernaniko Udalak zazpi pertsona kontratatzeko deialdia egin du (6 administrari eta administrari laguntzaile bat), sei hilabetetan Udalean lan egiteko. Interesdunek eskabide normalizatua entregatu behar dute ondorengo agiriekin batera: NANren fotokopia; udalerriko bizikidetasun ziurtagiria; 2008ko Errenta Aitorpenaren fotokopia edo Ogasuneko ziurtagiria; kontuan hartu nahi izatea den lan bizitzaren kopia eta enpresa pribatuetan lan esperientzia egiaztatzen duen ziurtagiria; eta Curriculum Vitaea. Eskatutakoa Udal erregistroan aurkeztu behar da, goizeko 09:00etatik 13:00etara edo arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara; epea ostegunera arte izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!