Errenteriako Madalena jaien barruan, pelota torneoa antolatu dute, eta finalak gaur jokatuko dira. Bertan izango dira Hernaniko bi pelotari, Ioritz Arrieta eta Paul Ojuel. Ioritz Arrietak jubenil mailako partidua jokatuko du, Arzelus donostiarrarekin batera, Ansotegi eta Zabaleta nafarren kontra. Final laurdenetan Sukia eta Zinkunegiri irabazi zioten, eta finalerdietan Urbieta eta Etxamendiri. Finala erakargarria izatea espero da, alde batetik lau pelotariek Gravn torneoko finala jokatu dutelako, eta bestetik kategoriako lau pelotari esanguratsuenak direlako. Beste finala, Ojuelek jokatuko du, Albistur bikotekidearekin. Sub 22 mailakoa izango da eta Elezkano eta Diez bizkaitarren kontra jokatuko dute. Oso final berdindua izatea espero da, hauek ere kategoriako lau pelotari esanguratsuenak baitira.
Gaur, 17:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!