babes Zibileko Udal Sailak jakinarazi duenez, gaurko muturreko tenperatura maximoetan abisu horia dago iragarrita. Izan ere, kostaldean tenperatura maximoak 35 gradura iritsiko dira eta Kantauri barnealdean 38ra. Bihar arte tenperatura maximoak 30 gradutik gora kokatuko dira eta minimoak 15-20 gradu artean. Enbatari dagokion abisu horia ere jakinarazi dute Babes Zibilekoek.
Gomendioak
Egoerari nola aurre egin jakiteko ere gomendioak eman ditu Udalak: normalean edaten dena baino ur gehiago edan, bazkari arinak egin, eguzkia egitean pertsianak itxi, arropa eta oinetako erosoak eta egokiak erabili, kalean eguzkitik babestu, burua estali, eguzkitako betaurrekoak erabili, itzala bilatu, kirolik ez egin bero haundiena egiten duen orduetan, kotxean ez geratu eta ez utzi inor nahiz eta itzalean egon, eta batez ere, haurrak eta edadetuak zaindu.