Gozoak baino gaziak Mutrikuko txapelketan jokatutako partiduak

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 21a, 02:00

Chopper Bar Hernani taldeak Mutri­ku­ko Beachpolo txapelketa jokatu zuen larunbatean, Eibargo Urbat taldeak antolatuta. Torneoa benefikoa izan zen, Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde kanpainari laguntzeko. Emaitzak, ordea, gozoak baino gaziagoak izan ziren eta zazpi taldetatik seigarren geratu ziren. Dena dela, Hernaniko Jubenilen taldeak gozotasun puntua jarri zuen Eibarren aurka irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!