Danborena eta Egiazabal txukun Ourensen

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 21a, 02:00

maitane Danborena eta Alazne Egiazabal Hernani K.E.ko igerilariak bikain ari­tu ziren Espainiako Udako Ju­nior Txa­pelketan. Txapel­ke­ta Ourensen jokatu zen joan den astean. Danborenak bron­­tzezko domina lortu zu­en 50 bizkar frogan. Egia­zabal, bestalde, 50 libre frogan lehiatu zen eta lehen aldiz txapelketa horretan emaitza txukuna lortu zuen.

Errekorra bitan hautsi
Danborenak hiru frogatan jardun zuen eta hiruretan goizeko klasifikatoriak pasa zituen eta finaletan sartu zen. Ostegunean 100 Bizkar frogan 1´06´´19ko denborarekin 6garren postua lortu ondoren, ostiralean 50 Biz­kar frogako finalean denbora onena egitea lortu zuen. Ho­rrez gain, Euskadiko 16 ur­te­ko errekorra bitan hautsi on­d­­o­ren, brontzezko domina lor­tu zu­en aurrez aipaturiko frogan. Larunbatean, berriz, 200 Biz­kar frogan ere bere denbora hobetzea lortu zu­en.

Gaur Las Palmasen
Gaurtik hasi eta ostirala bitarte Espainiako Absolutu mailako Udako Txapelketa jo­katuko da Kanariar Uhar­te­etako Las Palmas hirian. Maitane Danborena 50 eta 100 Bizkar frogetan arituko da eta helburu nagusia 50 Bizkar frogan B finalean sar­tzea izango da. Bestalde, Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua ere izango dira Las Palmaseko txapelketan. Euren helburua lehenik finaletan sartu eta orain arte emandako maila mantentzea izango da. Hori bai, behin fi­nalean sartuta po­diuma lor­tzen ahaleginduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!