Poltsak berrerabiltzeko kanpainako sari bereziak banatu dituzte ekainean

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 20a, 02:00

orain dela zenbait hilabete poltsak berrerabil­tzeko kanpaina jarri zuen martxan Udalak. Helburua argia: plastikozko poltsak gero eta gutxiago erabiltzea eta horien ordez erosketako karroa, saskia edo poltsa berrerabilgarriak bultzatzea herritarren artean. Hori dela eta, poltsak berrerabil­tzen dituztenen artean boletoak bana­tzen dira hilero-hilero, ondoren, zozketa egin eta sariak bana­tzeko. Ekainean ere egin zen zozketa eta ez edonolakoa, sari bereziak bana­tu baitziren. Sariak erosketak egiteko 20 karro eta 200 euroko bi erosketa bono izan dira. Zozketa ekainaren 30ean egin bazen ere, ostegunean banatu zituzten sariak.

Sarituak gustora
Saritutako herritarrek sariak jasotzeko hitzordua ostegun arratsaldean izan zuten Udaletxeko arkupetan. Azal­du ziren guztiek gustora asko hartu zituzten egokitutako karro eta bonoak. Karroen saridunak: Ra­mon Aizpiolea, Maria Vi­ga­ra, Juana Olarra, Elisabeth Sardon, Angel Alberro, An­to­nio Vera, Mª Carmen Iza­girre, Manoli Ruiz, Enkarni Gomez, Kontxi Soraluze, Juani Sanchez, Jose Manuel Gutierrez, Mila Kintana, Toñi Roman, Eukene Gamio eta Ane Biurrarena izan dira. Bestalde, kanpainan parte hartzen duten dendetan erosketak egiteko 200 euroko bonoak Juani Bonetak eta Mari Itur­bek jaso dituzte.

Hurrengo zozketa irailean
Dena dela, zozketatutako karro guztiak ez dituzte jaso jabeek. Lauk egin dute huts. Hori dela eta, karro horiek hu­rren­go zozketan banatuko dira. Uztaila eta abuztuan txartel bakarra izango da, morea, eta irailaren 2an egingo da zozketa. Karroez gain, ohiko saria ere izango da iraileko zozketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!