Astigarragako jaiak ostegunean hasiko dira eta jai atariko emanaldia antolatu dute gaurko. Foru Plazan edo pilotalekuan izango da 22:30etan. Txalapartariak, dantzariak, abeslariak eta txistulariak izango dira, besteak beste. Bestalde, bihar kalean zinea ikusteko aukera izango da: Bizitzako Kopa pelikula laburra eta Gran Torino. 22:30etan, Foru plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!