aurten lehenengo aldiz antolatu du Anboto tabernak pala txapelketa eta finala larunbatean jokatu zen. Txapeldunak Eider eta Zanga izan ziren Aitor eta Nakaren aurka 30-11 irabazita. Hirugarren eta laugarren postuak ere egun berean jokatu ziren. Lander eta Poti izan ziren hirugarrenak 30-13 irabazita Juanmi eta Axierri. Jendea frontoi bueltan bildu zen Tilosetan, final haundia ikustera.
Lehena, baina arrakastatsua
Anboto tabernak antolatzen duen lehenengo pala txapelketa izan arren, arrakastarik ez du faltan izan. Txapelketan parte hartu dutenak soilik kontuan hartuta, kopurua esanguratsua da. Guztira 12 bikotek hartu dute parte. Antolatzaileak pozik zeuden arrakastarekin.
Bazkaria eta sari banaketa
Finalak jokatu ondoren, partaide guztientzat bazkaria egin zen Elur Txori elkartean. Bazkaldu eta gero, Anboto tabernara joan eta sariak banatu zituzten. Lehenengo lau bikoteentzat izan ziren sariak eta Eider eta Zanga txapeldunek txapela jantzi zuten. Giro ezin hobea izan zuten egun osoan zehar.