Banakako txapelketa finalaurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 18a, 02:00

uztailarekin bat urtero jokatzen den banakako 4 1/2ko txapelketa ari da aurrera egiten. Atzotik finalaurdenak jokatzen ari dira Herna­niko eta Buruntzalde­ko pelotariak. Ander Lope­zek/Ain­ge­ru Artolak 22-9 egin zuten eta Aitor Gorro­txategik/Unai Alvarezek 22-17.

Partiduak egun osoan gaur
Gaur ere partiduak izango dira. Goizean 11:00etatik aurrera, Ho­dei Noble/Aiatz Hernani; Ohi­an Lujan­bio/Iñi­go Ariz­ko­rreta eta Eneko Aizpitarte/Mikel Iras­tor­zak jokatuko dute. Arra­tsal­dean, 16:00e­tan, Egoitz Altuna/Iña­ki Etxe­­nike; Jon Ander Elorza­/­Iñi­go Urkizu eta Iñaki Esnal/Izadi Grajal ariko dira. Astelehenean, berriz, bi partidu izango dira 17:00e­tan: Josu Altuna/Mikel Man­terola eta Aritz Murgiondo/Xabi Setien. Asteazkenean, bestalde, ordu berean, Mar­kel Lizeaga/Aritz Otaegi; Bi­sin­txo Bilbao/Jokin Sanchez eta Xabi Santxo/Harri Loidi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!