Espainiako txapelketara onenak ematera

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 19a, 02:00

udan sartuta gaudela jakina da eta urteko sasoi honetan ezin Udako Espainiako Txapelketa aipatu gabe utzi. Izan ere, Olatz Altuna, Mañel Aizpurua eta Maitane Dan­bo­rena hernaniarrak bertan izango dira be­ren maila Espainiako igerilari onenen artean dagoela erakusten. Gaur joango dira Ka­nariar Uharteetako Las Pal­mas hirira. Txapelketa as­te­artean, uztailaren 21ean, ha­si­ko da eta hiru egunen os­­tean, os­tiralean bukatuko da.

Helburua finaletan sartzea
Txapelketak iraungo du­en hiru egun horietan Altuna eta Aizpuruak helburutzat, aurrena, finaletan sartzea izango dute. Aur­ten biek egin du­ten denboraldia ikusita Ion Murua entrena­tzaileak esperantza badutela aitortu dio Kroni­kari, baina ezin dela segurutzat jo. «Horregatik le­henik fi­naletan sartzea izan­go da helburua eta orain ar­teko nibela mantentzea. Behin fi­nalean sartuta po­diuma lor­tzen bada hobeto».

Aurrean egoteko aukerak
Biak ere motibatuta daudela azaldu digu Muruak, esan be­zala denboraldi ona egin du­tenez Espainiako txa­pel­­ketan aurrean egoteko au­kerak ikusten dituztelako. Gogoratu du biak Espainiako Lehe­nen­go Mailako Kopan ari­tu zirela apirilean eta Eus­kadiko errekor berriak lortu zituztela Espainiako onenen ar­tean ibiltzeaz gain. Danborenak ere denboraldi ede­rra egin du.

Bardulia eta Hernani K.E.
Altuna eta Aizpurua Fortuna taldekoak dira, baina Euska­diko eta Espainiako txapelketetan Gi­puz­koa mailakoa den Bar­dulia taldearekin ari­tzen dira. Hala, taldekako erreleboetan par­te hartzeko au­kera dute ige­rilariek. Danborena aldiz, Her­nani K.E. taldearekin joango da. Txapelketa bukatzean oporrak izango dituzte, be­raz, orain arte egin duten denboraldiari bukaera ezin hobea emateko aukera izango dute.

Getaria-Zarautz trabesia
Bestalde, hilaren azken asteburuan Getaria-Zarautz igeriketa trabesia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!