Kaxkardi kirol errekreatibo taldeak piraguismoa egiteko ikastaroa emango du datorren astean Urumea ibaian, Fagollaga parean. 8 urtetik gora behar dira eta ume eta helduentzat da. Igeri egiten jakin behar da. Astebeteko ikastaroa da, egunean ordu eta erdikoa eta 45 euro balio du. Informaziorako: kaxkardi@hotmail.com-era idatzi edo 677 488 910 telefono zenbakira deitu.