Hernaniko Motolagunak taldeak asteburuan Jaca aldera joateko asmoa du. Larunbatean abiatuko dira, goizeko 09:00etan Hernanitik, Arbaiungo arroillan geldituko dira, Garden hamaiketakoa egingo dute eta Castiello de Jacan bazkalduko dute. Gaua Anzanigoko kanpinean emango dute. Taldeko bazkideek 55 euro jarri behar dituzte eta bazkide ez direnek 60 euro, otorduak eta loa ordaintzeko. Ez da prezisoa lotako zakua eramatea baina bai bainujantzia, igerilekua baitago. 25 lagunentzako lekua hartu dute eta bihar da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako Orkolaga tailerrera joan behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!