uda partean inor presaka badabil edo liburutegia itxita topatzen badu, libururen bat edo maileguan hartutako zerbait bueltatzeko, orain aukera berria izango du liburutegia itxita egonagatik, hartutakoa bueltatzeko, atzera eta aurrera ibili gabe. Izan ere, liburutegiko maileguak bueltatzeko buzoia jarri dute liburutegi atarian.
Bertan sartu besterik ez
Liburua edo dena delakoa itzuli nahi duenak buzoian sartu besterik ez du, liburutegia noiz irekiko zain egon gabe edo bueltaka ibili gabe. Liburutegiko langileek bertan utzitakoak jaso eta egin beharrekoa egingo dute.