Santa Barbarako festak girotze aldera, bertso saioa antolatu dute datorren asterako. Hilaren 24an izango da, ostirala, Kixkal tabernan. Bertan izango dira aurten Euskal Herriko txapelketan parte hartuko duten Jexux Mari Irazu eta Iñaki Zelaia. Saio librea izango da, ordubete ingurukoa, eta bertara hurbiltzen den guztiak izango du gozatzeko aukera. Datorren asteko ostiralean, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!