AZERI-LEPO basoa adinez heldua da eta zuhaitz mugarratu zaharrak badiren arren, batez ere, 1974ko Zuhaitz Egunean aldatutako pagoak dira nagusi. Pagadi horrek biodibertsitatearen kontserbaziorako interes haundia du.
Biodibertsitate-balioa
Hernanin pagadiak urriak dira eta Azeri-lepoko zuhaitzetan Lobarion komunitateko espezie batzuk topatu dira. Ornogabe eta onddo komunitate interesgarriak izateko aukera haundiez gain, azpimarragarria da ohianpean dagoen arroka silizeo kopuru altua. Arroka hauetan, liken epilitiko eta goroldio komunitateak topatu dira, besteak beste, Hedwigia integrifolia goroldioa. Berau Europako Lista Gorrian dago.
Basa-udarea ere topa daiteke, Euskal Herrian landare urria dena. 35 urteko pagoek zuhaitz zahar mugarratuen biodibertsitatea jasotzea espero da.
Arriskuak eta proposamenak
Aspaldian mugarratu gabeko zuhaitzek zama haundiko adarrak dituzte eta haizeteen aurrean erortzeko arriskua dago. Bestalde, basogintza da erabilera nagusia.
Beraz, udalak parte hartzea gomendatzen dute adituek Azeri-lepoko pagadiaren iraupena ziurtatzeko.