Igandean, Txirtak antolatuta, plater tiro froga izango da Orion. Goizez eta arratsaldez izango da eta 18:00ak arte izena emateko aukera izango da. 1.300 euro banatuko dira saritan, baita 3.000 kartutxo ere, eta oroigarri mordoska ere bai. Urtero bezala, ehun inguru parte hartzaile espero dituzte eta Gipuzkoako tiratzailerik onenak izango dira tartean. Emakumeek, gazteek eta beteranoek sari bereziak izango dituzte. Igandean beraz, Orioko Lertxundi parajean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!