Hernani KE waterpolo taldea Mutrikuko Beachpolo txapelketan izango da larunbatean, Eibargo Urbat taldeak antolatutako txapelketan. Torneoa benefikoa izango da, Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde kanpainari laguntzeko.
Partiduak Mutrikuko itsaso-pistinan jokatuko dira, goizeko 10:00etatik 19:00etara, eta sei taldek hartuko dute parte: Pontevedrakoak, Bilbokoak, Eibargoak, Leioako bik eta Hernanikoak. Talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute, hortaz, hamabost partidu jokatuko dira. Honetaz gain, Hernaniko eta Urbat de Eibargo jubenil taldeen artean lagunarteko partidu bat jokatuko da.
Bestalde, waterpoloan hasi edo ikasi nahi duten gaztetxoentzako gunea prestatuko dute, waterpoloa egun Mutrikun jarraipen askorik ez duen kirola baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!