Larunbatean Acido C funka eta soula uztartzen dituen taldeak jo zuen Chillida Leku museoan, kanpoan, zuhaitz artean. Bertara hurbildu zen jendeak eskertu zuen, horretarako eguraldi aproposa baitzen, beraz, jendea iritsi ahala lurrean eseri eta etzan zen Acido Cren doinuak entzutera, zuhaitzei begira. Larunbat honetan Makulu Ken funka eta afrobeat-a uztartzen dituen taldea izango da ordu berean, arratsaldeko 18:00etan, Chillida Lekun hau ere. Museoak eskultura eta musika uztartzea helburu hartuta antolatu ditu bi kontzertuak eta sarrerak moduz jarri ditu, 3 euroan. Jendeak ederki estimatu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!