Indarkeriaren aurkako ikastaroa bihartik aurrera kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 14a, 02:00

INDARKERIAREN aurka de­fentsa pertsonaleko ikastaroa izango da kiroldegian bihartik aurrera. Ikastaroa Julen Madinak eta Herna­niko Kiroldegiak antolatu dute elkarlanean. Ikastaroa emakumeei da­go zuzendua, Julen Madina­ren esanetan «hauek baitira portzentaje haundi batean, gaur egun indarkeria jasaten dutenak».

Hamar eguneko iraupena
Ikastaroa bihar hasiko da, eta hamar eguneko iraupena izango du. Astelehen, asteazken eta ostiraletan emango da, kiroldegian bertan, goizeko 10:00etatik 12:00­etara.

Parte hartzeko bi bide
Ikastaroan izena eman nahi du­ten emakumeek telefono bi­dez eman behar dute. Ho­rre­tarako, antolatzaileek bi telefono jarri dituzte aukeran; Julen Madina irakaslearena 616 26 38 71 eta Herna­niko Kiroldegikoa 943 55 21 85a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!