Berdintasun planerako ekarpenak

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 13a, 02:00

Hernaniko Udala Bigarren Berdintasun Plana ari da egiten, Farapi SL Antropo­logia Aplikatuko enpresarekin. Ba­te­tik Udalaren funtzionamendua aztertu dute, eta bestetik, Hernaniko bizilagunen egoera. Honetarako, elkarrizketak egin dituzte herritar ugarirekin, eta solasaldiak ere antolatu dituzte. Hala ere, Udalarentzat hausnarketa egitea beharrezkoa da, eta horregatik herritarren gogoetak eta ekarpenak jasotzeko bideak jarri dituzte: Berdinta­sun Sailera deituta (943 337 017) edo iran­tzu­-j­@her­nani.net-era idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!