Herri kirol saio ederra izan zen atzo Martindegin. Batetik Aimar Irigoien eta Beñat Telleria harrijasotzaile gaztea aritu ziren. Bestetik, Angel Arrrospide aizkolariak bere aurka ausartu ziren Iturengo Ander Erasun gaztea eta Ataungo Iñaki Aierberen kontra aritu zen, bera bakarrik, eta baita lehenago bukatu ere. Horiez gain, bertsolariak, trikitixa txapelketa eta dantzaldia ere izan zituzten. Akaso bakarren batek eskertu ere egingo du eta, bukatu dira aurtengo jaiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!