«Beti esan izan dut kamarera pribilegiatua naizela, eta orain honekin, gehiago»

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 13a, 02:00

Aurtengo alkatea zu izango zarela jakitean nola hartu zenuen?
Ustekabean. Ez nuen es­pero, baina poz haundia eman dit. Beti esan izan dut kamarera pribilegiatua nai­ze­­la, eta orain honekin, gehi­ago. Gorka Loran ilobari kon­­tatu nionean hark segituan esan zidan: «Izeba, ez esan ezetz!». Nola ba ezetz esan. Ilusio haundia egiten dit.

Makila aldatzen doa urtetik urtera eta noizbait tokatu behar…
Bai, baina tokatzen zaizun arte ez duzu espero. Gainera, orain arte pertsona helduagoei eman izan zaie alkatetza eta alde horretatik ere sorpresa izan da.

Alkate makila Manuel Yaben akordeonistak pasako dizu. Hark 92 urterekin, baina gogotsu erantzun zion izendapenari. Zu ere animosa al zaude?
Bai, bai. Egun hori berezia da niretzat. Kontuan izan la­na ez dudala sekula uzten eta oraingoan festa giroan ibiliko naiz.

Beraz, ekitaldi guztietan ikusiko zaitugu?
Horixe baietz. Denean parte hartzeko asmoa dut.

Tabernan izango da makila eskuz aldatzea?
Ez, frenteko eraikinean bizi naiz, bigarren solairuan, eta bertan egingo dugu. Urtero bezala, balkoian izango dela pentsatzen dut. Egia esan, oraindik ez dakit ongi nola izango den.

Noiz esan zizuten?
Orain dela hamar bat egun.

Urduri al zaude?
Pixka bat. Agian momentuan bertan gehixeago egongo naizela uste dut, baina bueno, lana dela eta, jendearekin aritzen naiz beti tratuan eta modu batean ohituta nago. Dena dela, ikusiko da egunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!