san Joan jaien ostean, Txantxangorri elkarteak Elkarteen Arteko Itsas Arrantza Txapelketako saio bat antolatzen du, Donostian. Txapelketa egun bat baino gehiagokoa izaten da, luzea, eta elkarte bakoitzak egun bat eta leku bat izaten du antolatzeko.
Mons elkartea irabazle
Igandean Gipuzkoako elkarteak Donostiako Paseo Berrian izan ziren. Guztira 156 arrantzalek hartu zuten parte. Elkarterik onena Mons izan zen, Felix Mera arrantzaleari esker.
Txantxangorriko onena
Txantxangorriko arrantzalerik onena Luis Adrian izan zen, 215 gramoko karraspioa harrapatuta.