40 lagunetik gora jaitsi ziren tirolinan atzo

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 11a, 02:00

ziztu batean jaitsi zituzten atzo Urbieta kaletik kiroldegirainoko eskailerak batek baino gehiagok. Izan ere, Gazte Txokoak antolatuta, tirolina jarri zuten atzo 11-16 urteko gazteentzat eta gazte asko hurbildu ziren hegan egitera. Batzuk zintzilik, eta beste asko begira, jende asko bildu zen atzo Urbieta kaleko eskaileretan. Gazteak la­sai jaitsi ziren, tirolina jartzeko pro­pio etorritako jendea ar­du­ratu baitzen dena antolatzeaz.

Gazte Txokoak antolatutako ekintza
Tirolina Hernaniko Gazte Txo­koak antolatu zuen. Ha­sie­ra batean San Joanetan egitekoa zuten baina arazo ba­tzuk medio, atzeratu be­har izan zuten eta atzo egin zu­ten. Gazteek ez zuen hu­tsik egin. Hernaniko Gazte Txo­koak urteak daramazki Hernaniko gazteentzat ekintzak antola­tzen. Urte osoan, uztailan eta abuztuan izan ezik, asteartetik igandera, aktibitate, tailer, hi­tzaldi, bideo emanaldiak eta irteerak antolatzen dituzte, besteak beste, egoitzan bertan eta baita kanpoan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!