Baserrietan ‘Mobida’ gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 11a, 02:00

Egun osoan gelditu gabe ibiliko dira gaur Martindegi auzoan. 07:00etan kalejiran ibiltzeko asmoa dute; 08:00etan, lo kuluska eginda indarrak berrituko dituzte; 11:00etan baserrietan barrena Mobida izango dute, trikitilariak lagun. 13:00etan Goiko Hariztian geratu dira «gure artean ez daudenak» gogoratzeko. Eguerdian mahai bueltan elkartuko dira bazkaltzera. 16:00etatik aurrera umeentzako puzgarriak izango dira eta 19:00­etan zezentxoak eta zaldi­txoak. Gaueko 23:00etan abere dema izango da, eta ondoren, dantzaldia eta platano dantza famatua goizaldeko ordu txikietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!