Hernaniarrak txapeldun Donosti Cupen

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 11a, 02:00

donosti Cup futbol txapelketa amaitzeko, txapeldunen finalak gaur jokatuko dira. Dena dela, Kontsolazio fasea ere jokatzen da txapelketan eta hori atzo amaitu zen. Fase horretan Hernani­ko bi taldek lortu zuten au­rrera egitea atzora arte. Hori­etako bat B13 mailan jokatu duen Hernaniarrak taldea izan da eta atzo bere mailako txapeldun izatea lortu zuen Kost­kas garaituta 1-0eko emai­tzarekin.

B14 mailan, C.D. Hernani ia
C.D. Hernanik B14 mailan finalaurdenetako partidua jokatu zuen atzo Kostkasen aurka eta ia-ia aurrera egitea lortu zuen. Gol baten aldeagatik izan zen garaitua. Emaitza 4-5 izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!