basque Korsarioak taldeak lau errugbilari hernaniar ditu bere artean: David Pelaz, Igor Genua, Igor Etxeberria eta Oier Garmendia. Taldeak jokatu berria du Super Iberica Ligako finalurrekoa eta hirugarren postua lortu du txapelketan, joan den igandean, Almogavers taldeari irabazita.
3garren postua
Finalaurrekoetan jokatu duten azken txanpa Rayo Vallecano taldearen Teresa Rivero zelaian, Madrilen, jokatu zuten aurreko asteburuan. Ostiralean, uztailak 3, semifinalak jokatu zituzten, Gatosen aurka eta galdu egin zuten.
Igandean 3garren eta 4garren postua zeinek lortuko jokatu zuten Almogavers-en aurka eta baita irabazi ere. Partiduaren lehenengo partea ondo jokatu zuten euskaldunek baina bigarren partean eskasago ibili ziren. Basque Korsarioak taldeak bi entsaio besterik ez zituen egin, lehenengo partean. Bigarren partea lasaia izan zen eta Korsarioak taldea SIR-eko hirugarren postuan geratu zen, 12-9 emaitzarekin.
Korsarioak euskaldunak
Basque Korsarioak taldea Euskal Herriko talde ezberdinen artean osatutako taldea da, Bera Bera errugbi taldea oinarri hartuta. Bera Bera, Getxo, Ordizia, Aviron Bayonnais, Stade Hendayais, Zarautz, Eibar eta Hernaniko lau jokalariek osatu dute taldea.
SIR Super Iberica
Rugby
Super Iberica Rugbi txapelketa berriz, Estatuko 6 taldek jokatu dute: Els Mariners Valentziakoa; Madrileko Gatos taldea; Basque Korsarioak, Euskal Herrikoa; Almogavers taldea, Catalunyakoa; Vacceos Cavaliers, Gaztela Leongoa; eta Sevilla Futbol Club Andalucia Rugby, Andaluziakoa. Ligan, erregularrean, orden honetan geratu dira eta lehenengo laurak jokatu dituzte lehenengo postuak.