astebete ondoren, iritsi zaio amaiera Donosti Cup 18. edizioari. Gaur finalaurdenak eta finalerdiak jokatuko dira eta bihar finalak. Urtero bezala munduko futbol talde ugari bildu ditu nazioarteko futbol txapelketa honek. Guztira 258 taldek eman zuten izena. Mutilei dagokienean, zazpi mailatan banatu dira taldeak eta neskak lautan. Ohi bezala, hernaniarrak ere euren futbol abileziak erakutsiz aritu dira. Mutilek lau talde atera dituzte maila ezberdinetan eta neskek bi. Lehenengo fasean, finena nesken G16 mailako Hernaniko Neskak taldea izan da jokatzen. Txapeldunen fasean sailkatzea lortu zuen, baina atzo Touring C.F. taldeak 2-3 garaitu zuen. B12 mailako C.D. Hernani taldeko mutilak ere ederki aritu ziren lehen fasean. Hala, Txapeldunen fasera pasa ziren eta lehen partidua Sanse A taldearen aurka irabazi arren, ez zuten aurrera egiterik lortu puntuazioagatik.
Kontsolazio fasean ondo
Gainerako Hernaniko futbol taldeak Kontsolazio fasea jokatzen ari dira. Beraz, oraindik bada zerbait irabazteko esperantza. Gaur partidu ugari jokatuko dituzte.
B16 mailan Zinkoenea taldeak Albi taldearen aurka jokatuko du Beraunen 09:30etan eta B14 mailan C.D. Hernani taldeak Berion jokatuko du 10:00etan. Hernanik partidua irabaziz gero, finalerdietarako txartela lortuko luke. B13 mailan Hernaniarrak taldea Fanderian ariko da 10:30etan. Irabaziko balu, arratsaldean 16:00etan finalerdia jokatuko luke Zubipen. Zubipen hernaniarrekin izango den beste hitzordua 17:00etan izango da. G14 mailan C.D. Hernani nesken taldeak edo Elko Soccer Club taldeak finalerdia jokatuko baitute.
Zubipen partiduak
Gaur egun osoan izango da Zubipen beste neska-mutilak futbolean jokatzen ikusteko aukera. Goizean 09:30etatik 12:30ak arte orduro partiduak izango dira eta arratsaldean, 16:00etik 19:00ak arte ere bai. Lehenengo bost partiduak mutilenak izango dira eta azken hirurak neskenak.