JOCC-Zikuñako Ama zikloturista
taldeak ez du atsedenik hartzen eta igandero-igandero, hutsik egin gabe bizikleta gainean jarri eta inguruko herri mordoskara joaten da. Ekainaren 28an, herritar batzuk San Joanak ezin bukaturik zebiltzala, Ataunera joan-etorria egin zuten zikloturistek, guztira 90 kilometroko buelta. Igande
honetan ere egingo dute buelta, 86 kilometroko joan etorria, Gaintzara, goizeko 08:00etan abiatuta, Zinkoeneatik. Martxoan hasi ziren eta urria bukatu arte ibiliko dira; abuztuan hala ere, atseden
hartuko dute. Zikloturista taldeak badu mendiko taldea ere, eta hauek ere hitzordua jarri dute
iganderako, Zinkoenean, 09:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!