Incansables txarangak eskerrak eman nahi izan ditu

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

Incansables txarangak San Joanetan jasotako babesarengatik eskerrak eman nahi izan ditu, «urtero bezala, aurten ere ekainaren 25 eta 27an herriaren gozotasuna sentitu dugu. Jende erruz bildu da festa giro ezin hobean txarangaren atzean, Udaletxeko arkupeetan goizaldeko ordu txikietan elkartu garen arte. Agur Jaunak jo ondoren eskainitako txaloek egun osoko nekea ahaztu arazi digute». Txarangak adierazi du lanean jarraituko duela eta eskerrak eman nahi izan dizkiete atzetik izan dituzten lagun guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!