Karmen eguneko bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

karmen Eguna bertan da. Hilaren 16an, osteguna, urtero bezala, Kaxkoan jaia egingo dute. Ekitaldi mordoska antolatu dituzte egun horretarako eta karta jokoak, sardina jatea eta Kaxkoko Alkatearen izendatzea ez dira faltako. Maria Jesus Iturbide izango da datorren astetik aurrera Kaxkoko Alkate berria. Antolatzaileek jakinarazi dute bazkarirako txartelak salgai daudela, 15 euroan, Oindi tabernan eta Peña okindegian, eta Miguel Lujanbiok ere salduko dituela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!