aurreko asteburuan, Euskadiko Junior, Promesa eta Absolutu mailako Udako Txapelketa jokatu zen Ordizian. Hernanitik hiru igerilarik hartu zuten parte eta oso emaitza onak lortu zituzten. Maitane Danborena, esaterako, Absolutu mailan 50 eta 100 bizkar frogetan txapeldun izan zen eta 200 bizkar frogan hirugarren. Junior mailan, berriz, hiru frogetan izan zen garaile. Horrenbestez, asteazkenean Ourensen hasiko den Espainiako Junior mailako Udako Txapelketan hartuko du parte eta lehen postuengatik ariko da borrokan. Bestalde, Alazne Egiazabalek Ourensen jokatuko den Txapelketan aritzeko minima lortu zuen 50m Libre frogan 29,12 denborarekin. Txomin Mujikak, berriz, 50 bular frogan brontzezko domina eskuratu zuen Promesa mailan.
Minimoak lehen aldiz
Bestalde, Aitor Huizik Euskadiko Infantil mailako Udako Txapelketan denbora minimoak lortu zituen lehen aldiz.