Piraguismo ikastaroak martxan dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

urtero bezala, Kaxkardi Kirol Elkarteak Pira­guismoko hasta­pen ikasta­ro­ak emango ditu. As­te osoko ikas­taro trinkoa edo e­­gun bate­ko irteera egiteko au­ke­ra izango da irailera bitar­tean. Ikastaro honetan, parte­har­tzai­leek pi­ra­gua erabiltzeko eta zu­zen­tze­ko gaitasuna jasoko dute.

Betebeharreko baldintzak
Partehartzaileek 8 urtetik gora izan behar dute eta gehienez 14 laguneko taldea osatu ahal izan­go da. Ikastaro trinkoa ordu eta erdiko bost egune­ko saioa izango da eta ordutegia 10:00etatik 19:30ak arte izan daiteke. Pertso­na bakoitzak 45 euro ordaindu behar­ko ditu. Egun bateko irteeraren ka­suan, bi edo hiru orduko saioak izango dira eta talde ba­koitzeko 250 euro izango da. 15 egu­neko epe­arekin abisa­tzea eska­tzen du­te. Harre­ma­netan jartzeko kaxkardi@hot­mail.­­com edo 677488910­/636638635.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!