‘Acido C’ funk eta soul taldea bihar Chillida Lekun 3 euroren truke

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

Acido C funka eta soula uztartzen dituen talde gaztea izango da bihar Chillida Leku museoan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Museoak arte ezberdinak uztartu nahi ditu eta aurten eskultura eta musika ditu ardatz. Horregatik, hilabete honetan bi kontzertu funk izango dira; hilaren 18an, larunbata, ordu berean, Makulu Ken funka eta afrobeat-a uztartzen dituen taldea izango da museoan. Programazioaren helburua artea, musika eta gazteen arteko harremana sendotzea da, horregatik, sarrera 3 eurokoa izango da bi egunetan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!