Musikarekin gozatzeko tailerrak uztaileko larunbatetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 10a, 02:00

Chillida Leku museoan musikarekin jolastu eta gozatzeko aukera izango da hilabete honetako larunbatetan. Horre­ta­rako Donostiako Orfeoiko adituak eta musika tresna bereziak izango dira bertan. Ikastaroak 4 urtetik gorako umeentzako eta beraiekin joaten diren helduentzat dira (asko jota bi). Ikastaroa doanekoa da (sarreraren barrruan sar­tzen da). Ez da izena eman behar, bertara joatea nahikoa da. Bihar eta hilaren 18an euskeraz izango da eta hilaren 25ean gazteleraz. Goizeko 11:00etatik 12:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!