san Fermin egunean hasitakoari jarraipena emanez, gaur 16:30etan kalejira abiatuko da eta iganderarte festagiroa izango da Martindegi auzoan. Dantza pixka bat egin ondoren, 17:00etan haurren txanda izango da, beraientzako jolasak izango baitira. Ondoren, 17:30etan pistaz pista altxorraren bila joateko aukera ere izango dute. Datozen ordutan, lehiaketen garaia izango da; alde batetik, 18:30etan 40. Tiro Karabina txapelketa, eta, bestetik, 19:30etan, gosez dagoenarentzat, Patata Tortila lehiaketa. Egarriz ez geratzeko berriz, sagardo dastaketa izango da lagungarri ondorengo sagardotegien eskutik: Zelaia, Oialume-Zar, Oiarbide, Sarasola, Mendizabal, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre-Gain eta Iretza. Azkenik, 23:30etan egunean zehar jandakoa eta edandakoa erretzeko, Laiotz taldearekin dantza egiteko aukera egongo da. Gainera, atsedenaldian ere, geldirik egon nahi ez duenarentzat, gau jolasak izango dira.
larunbatean
auzo bazkaria
Bihar ere, eguna kalejira batekin hasiko da 07:00etan. Lo egin nahi dutenek 11:00k arte izango dute aukera; izan ere, orduan, trikitixak gainean harturta, ‘Mobida’ izango da auzoko baserrietan. Ondoren, 13:00etan, ohikoa den bezala, ‘gure artean ez daudenentzat’ oroigarri xumea egingo da goiko Aristian. 14:30etan auzo bazkaria izango da.
Arratsaldean, 16:00etan gaztelu puzgarriak izango dira eta 19:00etan zezentxoak eta zalditxoak. 23:00etan berriz, eguneko protagonisten txanda izango da VIII. Abere Deman. Imanol Paollaren eta Urnietako Joseba Azkonetaren abereak arituko dira lehian.
Egunari bukaera eta gauari hasiera emateko, Tximeleta taldeak jarriko du musika. Atsedenaldian, irrintzi lehiaketa famatua izango da eta goizaldera, animaturik dabiltzanentzat platano dantza txapelketa xelebrea.
Bukatzeko Euskal Festa
Igande eguerdian, 10:30etako dianaren ondoren, 11:00etan bermuta hartuta, Euskal Festa hasiko da. Batetik, aizkolariak izango dira: Angel Arrospide, Ander Erasun eta Etxeberria bikotearen aurka. Eta, bestetik, Aimar Irigoien eta Beñat Telleria harrijasotzaileak. Euskal giroarekin jarritzeko, Andoni Egañak eta Xabi Paiak bertso saio berezia eskainiko dute. 17:00etan XIII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa hasiko da eta 18:00etatik 19:00etara, berriz, Toka Txapelketa nagusia. Jarraian, etenaldi honen ondoren, bertsotan jarraituko dute, 19:30etako Txinga froga famatuari bide emanez.
Aurreko egunetan bezala, egunari bukaera ematen hasteko dantzaldia izango da. Bidebatez taldeak girotuko du azken gaua eta 23:00etan festei amaiera emateko kalejira izango da auzoan zehar.
16:30 Kalejira auzoan barrena.
17:00 Haur jolasak.
17:30 Altxorraren bila.
18:30 XL. Tiro Karabina.
19:30 Patata tortila lehiaketa.
20:30 Sagardo dastaketa mundiala.
23:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin. Atsedenaldian gau jolasak.
Uztailak 11
07:00 Auzoan zehar kalejira.
08:00 Lo kuluxka.
11:00 Auzoko baserrietan zehar Mobida trikitixaz alaitua.
13:00 Goiko Aristian oroigarri xumea `gure artean ez daudenentzat´.
14:30 Auzo bazkaria.
16:00 Gaztelu puzgarriak.
19:00 Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00 VIII. Abere dema. Desafioa: Imanol Paollaren eta Joseba Azkonetaren abereen artean.
24:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin. Goizaldera Platano dantza lehiaketa xelebrea.
Uztailak 12
10:30 Diana.
11:00 Bermuta.
12:00 Euskal Festa. Aizkolariak: Arrospide, Erasun eta Etxeberria (Burni) bikotearen kontra. Harrijasotzaileak: Aimar Irigoyen eta Beñat Telleria.
13:00 Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña eta Xabi Paia.
17:00 XIII. Trikitilari Gaztetxoen txapelketa.
18:00-19:00 Toka txapelketa nagusia.
19:00 Bertsolarien bigarren txanda.
19:30 Txinga froga famatua.
20:00 Dantzaldia Bidebatez taldearekin.
23:00 Festei amaiera emateko kalejira auzoan zehar.