PASA den asteburuan Espai-niako Beteranoen (35 urtetik gora) Atletismo Txapelketak izan ziren Mendizorrotzan, Gasteizen. C.D. Hernaniko hainbat atleta bertan izan ziren eta marka onak egin zituzten.
Miguel Angel Garinek eta Jose Maria Muruak domina
Miguel Angel Garinek, esaterako, urrezko hiru domina lortu zituen salto probatan, hau da, Altuera, Luzera eta Triplean. Denboraldiko markak hobetzea ere lortu du Luzera eta Triple saltoan. Isabel Reyes, berriz, 3kg-ko mailu jaurtiketan nagusitu zen ia bere emaitzarik onena lortuz.
Bestalde, Jose Maria Muruak brontzezko domina lortu zuen 800 m-ko proban denboraldiko bere markarik onena eginaz. Horiez gain, Xabier Barberenak 1.500m-tan hartu zuen parte eta Gerardo Parrak 800m-tan. Biak euren urteko markarik onenak egitetik gertu ibili ziren.
Juniorretan bi hernaniar Espainiako txapelketan
Datorren asteburuan junior mailako Espainiako txapelketan parte hartuko dute Maitane Iruretagoyenak eta Servando Rivasek. Mallorcan izango da. Iruretagoyenak podiumera igotzea lortzen badu, Serbiara joango da jokatzera Espainiako selekzioarekin. Gainera, pasa den asteburuan partaidetza mugagabeko probetan parte hartu zuen Tolosan, eta 100m-ko proban, 11.95s-ko denbora lortu zuen, hau da, Junior mailako Europako txapelketan parte hartzeko minima.
Rivas, berriz, bere markarik onena lortzen ahaleginduko da Mallorcan 6kg-ko artefaktoarekin.