San Ferminetako txupinazoa eta entzierroa bizitu zuten atzo udalekuetako umeeek

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 8a, 02:00

hernaniko umeak eskola bukatu eta udaraz gozatzen ari dira udaleku irekietan. Atzokoan esaterako, urtero falta ezin den zita izan zuten, San Fermin egunekoa. Goi­zean mozorroak prestatu zituzten, eta eguerdiko 12:00­etarako udaletxean bi­l­du ziren pregoia irakurtzera. Txupinazoa bota eta nahiko goxoki bildu ondoren, begiraleak zezen paperan sartu ziren eta entzierroa egin zuten.

Urteroko ekintzak
Asko izaten dira udaleku irekietako antolatzaileek umeentzako prestatzen dituzten ekintzak, baina horietako ba­tzuk bereziak izaten dira neska mutilentzat. Hortaz, aurten ere ez dira faltako igerilekurako eta hondartzarako irteerak, eta kalen zehar ura eskatzen egiten duten ur festa.

570 ume aurtengo udalekuetan
Udaleku irekiak San Joan jaiak pasa bezain laister hasten dira, uztailarekin batera, eta aurten hilaren 24ra bitartean izango dira. Guztira 570 umek hartu dute parte, eta dena behar bezala atera dadin, 81 lagun ari dira lanean, koordinatzaile, begirale eta aberretan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!