INDARKERIAREN aurka defentsa pertsonaleko ikastaroa antolatu dute Julen Madinak eta Hernaniko Kiroldegiak elkarlanean. Ikastaroa emakumeei zuzendutakoa da eta Hernaniko kiroldegian izango da. Julen Madina izango da irakaslea, eta honek adierazitakoaren arabera aspaldi dabil gai honen inguruan lanean Estatuko talde batekin: «aspaldidanik nabil Estatu mailako talde batekin ikastaro hau lantzen, eta bertan ikasitakoa eta dudan esperientzia erakutsi nahi diet Hernaniko emakumeei. Ikastaroa bereziki emakumeei zuzendutakoa da, hauek baitira portzentaje haundi batean, gaur egun indarkeria jasaten dutenak».
Hamar eguneko ikastaroa
Ikastaroa uztailaren 15ean hasiko da eta hamar egun iraungo du. Astelehen, asteazken eta ostiraletan emango da, kiroldegian, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara.
Izen ematea
telefono bidez
Ikastaroan parte hartu nahi duten emakumeek izena telefono bidez eman behar dute. Horretarako bi telefono jarri dituzte aukeran: aurrenekoa Julen Madina irakaslearena 616 26 38 71, eta bestea Hernaniko kiroldegikoa 943 55 21 85a.