Gerran fusilatutako apaiz eta laikoen omenezko mezara joateko autobusa

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 6a, 02:00

Gerra garaian fusilatutako apaiz -Hernanin 7 izan ziren- eta laikoen aldeko meza egingo da larunbatean Gasteizko katedralean, eguerdiko 12:00etan. Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Gotzainak izango dira bertan. Hernaniko artziprestaldetik autobusak antolatu dituzte Gasteizera joateko, goizeko 09:30etan abiatuta. Izena eman nahi izanez gero, astelehenetik ostegunera eman behar da, arra­tsaldeko 19:30etatik 20:30etara, parrokiko bulegoan. 8 euro ordaindu behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!